Laneko ingurunea txukun edukitzeko denbora ematea, baliabideak erabiltzea
edota bilerak egitea ez da, normalean, lehentasuneko kontua izaten; beharbada,
kontu hori oinarrizkotzat eta begien bistakotzat jotzen delako. Benetan behar
duguna ez da gure lanpostua noizean behin garbitu eta txukuntzea, aldian behin
garbiketa orokor bat egitea alegia; ez, benetan egin behar duguna da laneko
ingurune hori gure lankideekin eta ikasleekin partekatu.
Laneko ingurunea antolatuta, txukunduta eta garbi edukitzeak lana erraztuko
digu. Eginkizun hori guztion diziplina eta ohituraz burutzeak, talde baten
moduan jarduten eta lan egiten utziko digu.
5S metodologia erreza da eta aise aplika daiteke. Baina nabarmendu nahi da
metodologia hori oso garrantzitsua dela, zentroen ibilera hobetzeko tresna
gisa erabiltzea.
Arduradun orokorra:Joan Amenabar
Norentzat:Irakasle eta Ikaslei
|