| |
|
Zertan datza Urratsbat
programa?
Lanbide Heziketaren Zuzendaritzak sustatutako programa da. LHko 25 zentro publiko eta itunpekok hartzen dugu
parte bertan, eta helburua, LHko ikasleei beren enpresa sortzen laguntzea da, hau da, Autoenplegua.
Zer eskaintzen dizugu?
- Ikastetxeko sustatzailea: Proiektu honen ikastetxeko arduradunak
zenbait lan-ordu izango ditu, zuk pentsatuta daukazun enpresa hori sortzen
laguntzeko.
- Ikastetxeak, ekintzailearen bulegoa erabiltzen utziko dizu. Han izango duzu ordenagailua, telefonoa eta abar, zure enpresa sortzeko lanak egin
ditzazun.
- Ikastetxeak, eta zure proiektuak hala eskatzen badu, tailerretako makinak erabiltzen
utziko dizu, irakaskuntza arautuan eragin gabe.
- Kanpoko aholkularitza batek lagunduko dizu, zentroak daukan Urratsbateko sustatzailearekin batera,
esku artean daukazun enpresaren negozio-plana egiten.
- Programa honetan ari garen 25 zentroak sarean antolaturik gaude eta gure koordinatzailea TKNIKA da (Teknologi
Berrikuntzarako Zentroa). Erakunde honek zure enpresa sortzeko babesa eta
diru-laguntza bilatzen du.
Arduradun orokorra:Pello Bastarrika
Norentzat:
- Erdi eta goi mailako LHren bigarren kurtsoko ikasleentzat
- Ikastetxeko ikasle ohientzat
- Ez arautuan (ikastaroetan), parte hartu duten ikasleek
|
|