| |
|
Urtero bezala aurten ere, azken bi asteotan gure artean izan ditugu Langraaf-eko Charlemagne Collegeko ikasle holandarrak Azpeitiko eraikinean. Gure ikasleen familietan bizi izan dira eta proiektu lana egiteaz gain ondo pasatzeko eta Euskal Herriko hainbat toki, kultura, ohiturak eta lagunak ezagutzeko aukera izan dute. Urola Ikastolako ikasleak urtarrilean izan ziren Herbeheretan. Ea ba datorren ikasturtean berriro ere errepikatzen dugun esperientzia.
|