| |
|
Urtero bezala aurten ere, ikasle atzerritarrak izan ditugu Azkoitian: Rovigo-ko “De Amicis” ikastetxeko ikasle italiarrak. Gure ikasleen familietan bizi izan dira eta euskara pixkat ikasteaz gain, Italian ikasten duten gaztelania praktikatzeko aukera izan dute. Baina ez dute horregatik ondo pasatzeko eta Euskal Herriko hainbat toki, kultura, ohiturak eta lagunak ezagutzeko aukera galdu. Urola Ikastolako ikasleak urtarrilean izan ziren Italian. Ea ba datorren ikasturtean berriro ere errepikatzen dugun esperientzia.
|