| |
|
Azpeitiko Ikastola- Karmelo Etxegaraikoek eta Urola Ikastolakoek, urteroko ohiturari jarraituz, aurten ere ikasturte amaierako jaialdia egingo dute ekainaren 18an, arratsaldeko 8etan Azpeitiko Udal Polikiroldegian.
Jaialdirako honako egitaraua prestatu da: aerobik saioa, koloreak, ikasten, dantzara, oh Afrika eta Brasildik datorren taula. Ondoren, Ikastolan 25 urte lanean egin dituztenei omenaldia eta Batxilergoko ikasleei orla banaketa. Eta bukatzeko “Urolaldeko Ikastola maite” abestuko da.
|