Edozein erakundek garbi izan behar du zertarako den.
Garbi izan behar du zeintzuk diren bere ezaugarriak, zeintzuk bere egitasmoak,
zeintzuk diren bere helburuak.
UROLA IKASTOLA AZKOITIA-AZPEITIA BHI , ezer baino lehen eta
edozeren gainetik, hezkuntza erakundea da. Pertsonak hezitzea da bere egitekorik
behinena eta funtsezkoena.
Pertsonak bere osotasunean hezi nahi ditu UROLA IKASTOLA AZKOITIA-AZPEITIA
BHIk
" 12 aurrera arteko heziketa eta irakaskuntza
eskainiz
" Gaztea
. bere gorputzaren ezagutzan eta trebakuntzan landuz.
. bere adimen eta gaitasun
intelektualen erabilpenean ez ezik bere lanbide heziketan ere bultzatuz.
. bere
sentimendu, pentsaera eta izakeran helduz
. bere gizarteratzean lagunduz.
Gaur egungo Urola bailaran kokatutako eta euskaran eta euskal kulturan oinarritutako
pertsonak hezi behar ditugu, inguruko hizkuntza, kultura eta gizarte pluralean
jarrera sortzailez eta eraikitzailez parte hartuko dutenak
Hauxe da HEZKUNTZA PROIEKTUAN zehaztu eta jaso nahi dena:
" Zer garen
" Zein helburu ditugun
" Zer eta nola lan egin nahi dugun
" Zer nolako pertsonak
hezi nahi ditugun
alegia.
" Ezagutu ezazu.
" Hobetu ezazu.
" Betetzen saia eta kolabora ezazu.
Zeure seme-alabek eta biharko gizarteak eskertuko dizute eta
HEZKUNTZA PROIEKTUA
1.- PLURALISMOA
ETA BALORE DEMOKRATIKOAK
2-. HIZKUNTZA
ETA EUSKAL KULTURA
3.- HEZIKETA, PROZESU
INTEGRALA
4.- KUDEAKETA
5.- INGURUAREKIKO HARREMANETATIK
ABIATUZ
MUNDU MAILAKO HIRITAR IKUSPEGIA
|