|
UROLA IKASTOLA AZKOITIA-AZPEITIA BHI Azkoiti-Azpeitiko ertainetako
hiru ikastetxeren bateratzetik sortutako ikastetxe publikoa da. Ikastetxe berri
honen erronkarik nagusienak Urola bailararen hezkuntza beharrei era egokian
erantzutea eta hiru funtzionamendu, hiru antolaketa egitura eta hiru erakunde-kultura
desberdinen ezaugarri aberasgarrienetatik abiatuz, proiektu bateratu, eraginkor
eta ilusionagarri bakar bat osatzera iristea dira. Bide honen amaieran bailarako
ikastetxe erreferente izatera iritsi nahi duelarik.
1997. urtera arte, ertainetako hiru ikastetxe ginen Urola bailaran:
Azpeitian , Azpeitiko Institutua eta Karmelo Etxegarai Ikastola
Azkoitian , Urola Lanbide Institutua.
Azpeitiko Institutua
Herri Institutua 1955. urtean inauguratu zen eta 1961.ean
Perdilegi 3ko eraikuntza berrira aldatu zen Instituto Laboral bezala. Mekanika eta Egurraren
inguruko espezialitateak ematen ziren beheko hegalean eta gai teorikoak
goikoan.
1967an Batxilergoko Institutu bihurtu zen garai hartako "Batxilerato
Elementala" ematen hasi zelarik, Zumaia,Zestoa, Azkoitia eta
azpeitiako 12-16 urteko ikasleei.
1970an "Batxilerato Superiorra" hasi
zen ematen, (14-18 urteko ikasleak).
1975ean Balioanizdun Batxilergo Bateratua
(BBB) eta, azkenik, 1997-98 ikasturteaz geroztik, HSAOL Batxilergoak
eman izan ditu (16-18 urteko ikasleak).
Bere ezaugarri nagusiena bailarako heziketa elebidun beharrei erantzuten saiatu
izan den zerbitzu publikoa izatea zen. |
|
 |
| |
|
|
 |
|
Karmelo Etxegarai Ikastola.
1965. urtean sortu zen ikastola pribatu bezala. Beronekin bateratsu
sortu ziren Zestoako Ikastola 1966an, Azkoitikoa 1969an eta Urrestillakoa
1970an.
Garai hartako Oinarizko Heziketa Orokorreko ikastetxeak ziren
(3-14 urteko ikasleak).
1980an Batxilergoak antolatu ziren, garai hartako
Balioanizdun Batxilergo Bateratua (BBB), Azpeitia, Azkoitia eta Zestoako
ikastoletako OHOko ikasleentzat (14-18 urtekoak).
1985ean, lehengo Batxilergoez
gain, Ertainetako Irakaskuntzen Erreforma hasi zen ematen (14-18).
1996an
publifikatu egin zen Karmelo Etxegarai Ikastola, eskola publikoaren arabera
zatitu egin zelarik, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza (2-12-urte) alde
batetik eta Bigarren Hezkuntza (12-18) beste aldetik, bien arteko harreman
historiko hestua mantentzen jarraituz.
Irakaskuntza guztia euskaraz garatzeaz
gain,Urola bailarako pertsona guztieei irekia zegoen zerbitzua izatea zen
bere ezaugarri nagusienetakoa. |
| |
|
|
Azkoitiko Urola Lanbide Institutua.
1959an sortu zen.
Lanbide Eskola zen, Jesuiten zuzendaritzapean.
Hasierako Industri Lanbidea eta Industri Ofizialgintzarako Prestakuntza eskaintzen
zituen (14-18).
1974ean Oinarrizko Lanbide Heziketa eta Goi Mailako Lanbide
Heziketa (LH-1 eta LH-2) jarri ziren martxan (14-18).
1976an publifikatu egin
zen ikastetxea.
1985ean Ertainetako Irakaskuntzen Erreforma eta Batxilergo
Teknikoa hasi zen ematen (14-18).
1986an lekuz aldatu zen orain dagoen egoitzetara.
Bere ezaugarri nagusiena
bailarako heziketa beharrei erantzuten saiatu izana da, batez ere, Lanbide
Heziketa arloan, bai Irakaskuntza Arautuan edo ikasle arruntei zuzenduan,
bai Ez-Arautuan, langile eta langabetu helduei zuzenduan. |
|
 |
| |
|
|
Hauek dira hirurak bateratzearen erronka eta urrats nagusienak:
230/1996 Dekretua, irailaren 24koa, Urola-Kostako eskola-barrutiko
ikastetxeak berrantolatzen dituena, Urtarrilaren 30ko 26/1996 dekretua aldatuz.
163/1997
Dekretua, uztailaren 1ekoa, hirurak bateratuta IES AZKOITIA-AZPEITIA BHI
bezala agertzen dituena.
2001eko urtarrilaren 29az geroztik (Agindua, 2001eko
urtarrilaren 29koa), Lanbide Heziketako Euskal Planak aurreikusten duen Lanbide
Heziketako Ikastetxe Integralen sarea osatzen dugu.
Agindua, 2001eko martxoaren
5ekoa, IES Azkotia-Azpeitia BHIri izena aldatzen zaionekoa, IES UROLA IKASTOLA
AZKOITIA-AZPEITIA BHI deituz ordundik aurrera.
Tradizio historiko eta bilakaera historiko desberdinak izan ditugun
hiru ikastetxek osatzen dugu, beraz, UROLA IKASTOLA AZKOITIA-AZPEITIA
BHI.
Alde batetik, erakunde pribatua, kooperatiba egitura izan zuen ikastola,
OHOn -3-14 urte- eta Batxilergoan, 14-18, nagusiki, aritu izana eta,
bestetik, bi ikastetxe publiko, bat Institutua, Batxilergoa, 14-18, ematen
aritu izana eta bestea, Lanbide Institutua, Lanbide Heziketan, 14-18,
nagusiki, eta helduen formaizoan aritua. |
|
Hirurek izan dute, baina, bailarako ikuspegia, Urola bailarako -Azkoitia,Azpeitia,
Zestoa, Aizarna, Errezil, Beizamako- hezkuntza eta ikaskuntza beharrei
erantzunik egokiena ematekoa. Honetarako hiruren ezaugarri onenetatik,
giza talde eta praktika onenetatik abiatuz, eta estamentu desberdinen
ahaleginak batuz, bakoitzaren alderdirik onenak indartuz,proiektu sendo,
bateratu, eraginkor bat bideratu nahi du ikastetxeak, zerbitzu on bat
eskainiz, eta funtzionamendu eta antolaketa egitura egoki baten bitartez
erakunde kultura bateratu bat definituz

|
| |
Beraz Administrazioaren menpe dagoen eskola publikoa izanik,
maila goreneko zerbitzu publikoa izatea da bere ezaugarririk nagusiena.
Publiko izaera honek ikastetxeari funtzionamendu eta kudeaketa mailan
muga eta baldintza batzuk ezartzen dizkion arren, badu ikastetxeak bere
autonomia esparru zabal bat, Euskal Eskola Publikoaren Legeak (EEPL)
arautzen duen autonomia pedagogiko, antolaketako eta ekonomikoaren barruan,
eta autonomia horren aplikazioaren ondorioa da hemen agertzen dena. |
| |
|
|
|
|