Non gaude
Historia
Kalitate politika
Hezkuntza proiektua
Zeregina
  HEZKUNTZA ESKAINTZA
DBH
BATXILERGOA
LANBIDE HEZIKETA
ETENGABEKO IKASKUNTZA
 PROIEKTUAK
Agenda 21
Segurtasuna eta Higienea
Txukun 5S Programa
Ekoscan programa
Urrats bat
Proiektu Europarrak
Matematikako Proiektuak
Guneka
Klik eta Klik
Berde-Berdea
Bizikidetza
IKT ikastetxe eredua
 ZERBITZUAK
GARRAIOA
JANGELA
Orientazioa
 Idazkaritza
Izapideak
Arduradunak
   
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila

Gipuzkoako foru aldundia - Diputación foral de Gipuzkoa
Plazaguneak garatuta
Kalitate politika

UROLA IKASTOLA AZKOITIA-AZPEITIA BHI k kalitatea bere politikaren eta estrategiaren funtsezko alderdi gisa definitu du eta erakundea kudeatzeko erreferentzia gisa kalitatean oinarritutako kudeaketa-sistemak aukeratu ditu. Oinarrizko erreferenteak hauek dira: EFQM ren Kudeaketarako Europako Eredua eta UNE-EN ISO 9.001:2000 Arauan oinarritutako kalitatea segurtatzeko sistema.

Zehazki, gure Zentroak jarduteko filosofia gisa hartu du kalitatea, eta jarraibide hauekin identifikatu du:

" Ikastetxea orotariko kalitatearen kudeaketa ereduak definitzen dituen printzipioen araberako kudeaketa gauzatzen ahalegintzea.

" Lana ongi egitea eta gure jarduerak, emandako zerbitzuak eta laneko prozesuak etengabe hobetzea.

" Ikasleak, ikasleen gurasoak, ikastetxeko langileak eta interes-taldeak baliozkotzat hartzea; horretarako, berauen beharrak eta espektatibak ezagutu eta asebetetzen saiatuko da, gure bailarari eta herriari erantzun egokia emateko.

" Gure prozesuak eta proiektuak erakundearen xedearekin, ikuspegiarekin eta estrategiekin lerrokatzea; horretarako, baloreen formulazioetan jasotako portaeren arabera jokatzea.

" Kudeaketa gardentasunean oinarritzea, estamentu guztien arteko komunikazioa eta partaidetza bultzatuz eta ahalbideratuz konfiantza eta kolaborazio giroa sor dadin.

" Ebidentziaren kulturan, datuetatik abiatutako kudeaketan eta talde-laneko diziplinan oinarritutako lan-metodologiak onartzea.

" Etengabe hobetzeko prozesuak kudeatzea, prozesu horien planifikazioaren, garapenaren eta berrikusketaren eta hobekuntzaren bidez.

" Emaitzak hobetzea; horretarako, adierazleak eta helburuak definitu eta horiek zenbateraino lortzen diren ebaluatuz.

" Ordezkaritza Organo Gorenean guraso, ikasle, irakasle, ez-irakasle eta administrazio ordezkariek bakoitzari dagozkion gaitasunen eta ahalmenen arabera parte hartzea, ikastolako Hezkuntza Proiektua aurrera eramateko.

" Eskakizun legalak betetzeko konpromisoa hartzen du UROLA IKASTOLA AZKOITIA-AZPEITIA BHIk.

Jarraibide horiek honako prozesu eta proiektuen bidez hedatzen dira:

" UNE-EN ISO 9.001:2000ren araberako kalitate-sistema ezarri eta garatuz, DBHOn.

" EFQM ereduaren arabera aldizka autoebaluazioak eginez.

" Aldizka bezeroen gogobetetasuna neurtuz eta aztertuz.

" Kalitate-sistema berrikusiz eta aldizka prozesuak eguneratuz.

" Kalitate-sistemaren barruko eta kanpoko ikuskapenak eginez.

Halaber, urteko planetan ere zabaltzen dira jarraibide horiek, helburuak formulatuz eta betez. Ikastetxearen helburuak adierazleen bidez kuantifikatu eta neurtu ahal izango dira, eta horiek guztiak kalitatearen helburuak izango dira; aldizka, helburu horiek zenbateraino betetzen diren ebaluatuko da.

Kalitatearen konpromisoak antolakuntza osoari eragiten dio. Ikastetxeko pertsona guztiek onartu behar dute konpromiso hori, baita Kalitatea Kudeatzeko Sistemak finkatutako baldintzak betetzeko ardura ere. Gainera, kalitatea eta kudeaketa hobetzeko eta erakundearen helburuak lortzeko aktiboki parte hartzeko konpromisoa hartu behar dute.

Ikastetxeko Zuzendaritzak, dituen baliabideen arabera, beharrezkoak diren bitartekoak eta trebakuntza emango ditu jarduerak arrakastaz garatzeko.

POLITIKA PEDAGOKIKOA

POLITIKA METODOLOGIKOA

HIZKUNTZ POLITIKA

PERTSONALEKO POLITIKA

SEGURTASUN ETA HIGINENE POLITIKA

INGURUMEN-POLITIKA

 
 
2010 iraila
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Multimedia bilduma
Bisitaldi birtuala
eInika


Ikastetxe Kanpotik
Ikastetxe Barrutik

MOODLE Plataforma