ZEREGINA
UROLA IKASTOLA AZKOITIA-AZPEITIA BHI ikastetxearen
zeregina geure inguruko (Urola bailarako) gaur egungo eta etorkizuneko
formazio behar guztiei erantzutea da, ikasleari bere ahalmenen garapen
progresiboan eta aniztasunean oinarritzen den heziketa, bai arlo akademikoan
eta bai bere izaera osoan, emanez, euskal kultura eta hizkuntza normalizazioa
bultzatuz eta pertsonen arteko harreman integratzaileak bideratuz, gure
herrian, jarrera baikorrez txerta dadin. |
Ondorengo hauek izango dira gure Erakunde Baloreak :
1. Euskara eta euskal kulturaren aurrerakuntza
bultzatzen duen erakundea gara eta ingurune eleanitz eta kulturanitza integratzen
duena.
2. Ikaslea da bere osotasunean gure hezkuntza
prozesuaren funtsezko helburua.
3. Erakunde pluralista, irekia, hezkidetzailea, ez diskriminatzailea eta balore demokratikoen
bultzatzailea gara.
4. Estamentu guztien -guraso, ikasle, irakasle, ez-irakasle- partaidetza
aktiboa eragile izango da gure funtzionamenduan.
5. Komunikazio on baten bitartezko maila guztietako gestio gardentasunak gidatuko
du gure ekintza.
6. Taldelana eta zentroen arteko koordinazioa -bai
zeharkakoa eta bai goitik beherakoa izango dira gure ekintzaren ardatz.
7. Etengabeko hobekuntzan oinarritutako berrikuntza
pedagogikoa izango da gure ikastetxeetako zutarri.
8. Bailarara irekia, inguruko erakundeekiko harreman
eta kolaborazio hestuan ari den erakundea gara,
Hasierako nahiz Etengabeko Ikaskuntzan maila guztietako
formazio beharrei erantzuna emanez.
Ondorengo
Estrategiak landuko ditugu:
1. Eskaintza akademiko anitza bideratzea, ikasleen
zaletasun eta behar desberdinak kontutan hartuz eta gaur egungo eta etorkizuneko
gizartearen eskaerei erantzunez.
2. Eskola komunitateko kide guztien arteko harremanak eta
elkarlana hobetzea, euren asmoak eta kezkak jasoz eta praktikan
gauzatuz, Hezkuntza Proiektuan sinets dezaten.
3. Bailarako hutsune eta beharrak detektatzea
eta hauei erantzutea, inguruko erakundeekin eta enpresekin harremanak sendotuz
eta, denon artean, sortzen diren iradokizun eta eskaerei erantzuna emanaz.
4. Pertsonak eta baliabide materialak, teknologikoak, fisikoak
eta ekonomikoak garatzea, eguneroko jardueran optimizaziozko
irizpidez erabiliz eta hobetuz.
5. Pertsonalaren formazioa benetako beharretan, gelan aplikatzeko
prozeduretan, metodologia egokienetan eta etengabeko eguneratze eta
hobekuntzan oinarritzea.
6. Etapa eta maila guztien arteko koordinazioa burutzea, prozesuen
ebaluazioan eta hobekuntza etengabean oinarrituz.
7. Zuzendaritza talde eraginkorrak garatzea, erakundearen kudeaketa erabateko
kalitatearen kudeaketa ereduan, kultura eraikitzailean eta gardentasunean oinarrituz,
estamentu guztien dinamika bultzatzeko
IKUSPEGIA .
UROLA IKASTOLA AZPEITIA AZKOITIA BHIren ikuspegia euskara,
teknologia nahiz kultura arloan eredugarri izanez, bailarako gaur egungo
eta etorkizuneko formazio eta hezkuntza beharrei erantzun egokiak emanez,
ondo egindako lanaren poza baloratuz eta proiektu erakargarri, ilusionagarri,
partehartzaile eta eraginkorrak bultzatuz, bailarako irakaskuntzan erreferente
izatea da. |
|